«Politikak aldatu behar dira, eta baldintzak aldatzea esan nahi du horrek. Bestela, lege berberek iraungo dute, indar harreman berberek. Horrela, egoerak bide beretik segituko du. Beste lege batzuk behar ditugu beste errealitate bat marrazteko. (…) Legeak aldatzeaz ari naizenean, noski, estatu berri batean pentsatzen ari naiz. Espainiarekin ezinezkoa da akordioa. Ahalegina egin da, eta oso ameslaria edo hipokrita izan behar da pentsatzeko espainiarraren gisako nazionalismo hegemoniko baztertzaile batekin akordioa lor daitekeela indar harremanak aldatzea ahalbidetuko luketen legeak egiteko. Sinpleago esan liteke: Espainiako Estatuak ez du inoiz utziko Katalunian katalanak, Euskal Herrian euskarak edo Galizian galegoak lehentasuna izatea gazteleraren gainetik. Legea soilik aldatu lezake estatu berri batek. Hizkuntzak bizirik irauteko, beharrezko du estatu bat. Hori ez da unibertsala, baina Espainiako Estatuan hala da».
Pau Vidal filologoa, El bilingüisme mata liburuaren egilea