Amodiozko kontuak
zilegi izango zaizkigunean,
Euskal Herriko haurrak
Berriro ere euskal ipuin xarmantez
Lotaratuko direnean.
Gure arteko begiradak
Anaikorrak izango direnean.
Gure izatearen
Ardatza sendoaren bueltan
Garaipenezko kantuak
Entzungo direnean…
Orduan bai maite,
Gure lurreko belar gozoa
Zure eta nere soinean lizun bilakatuaz,
Amodiozko mozkorrean murgilduta,
Zorabiozko jirabiretan,
Haragi dardartien atsedenean,
Askatasunaren semeei dei eginaz…
Gure munduaren hastapena
Hantxen osatuko dut
Zure sabelean.
Benito Lertxundi.