Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Abuztuaren 6an, 20:00etan, Asisko Urmenetak idatzitako Amaiur Libera State liburuan oinarriturik, karrikako antzerkia izango dugu Amaiurren. Eliza inguruan dagoen gurutze zahar batetik abiaturik, poliki-poliki gorantz joango dira antzerkilariak. Ustekabez beteriko bidaia eskainiko digute, amaiurtarrak laguntzaile […]
Ikusgai duzue otsailaren 25ean Donostiako Koldo Mitxelenan egindako mahai ingurua: Besteak beste, Asiskok Argian argitaraturiko honi buruz jardun zuen: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2501/ene-auzokidea-lekarotzera-aldatu-da
‘Munich 1962: isildu egia’ dokumentala, urtebete inguruko ibilbidearen ostean, sarean da dagoeneko. Egileetako birekin aritu gara solasean: Larraitz Ariznabarretarekin eta Naroa Anabitarterekin. 1.- Munich 1962: isildu egia dokumentala sarean jarri duzue, nahi duenak eskuragarri izan […]