Euskal Herrian eredugarri zitzaigun Katalunia, baina orain badirudi, tamalez, gauza bakarra ikasiko dugula zuengandik: zer ez den egin behar…
Kataluniako Asanblea Nazionalak ba al du errurik honetan guztian? Badirudi energia sozial ikaragarri hori alderdiei entregatu diela debalde…
Kataluniako alderdiak, denbora irabazi nahi zutela ziotenean, ez al ziren tranpatan ari? Ongi zekiten aurrean zer aurkituko zuten. Ez al da amarru bat koldarkeria ezkutatzeko, prozesua usteltzen lagatzeko?
Azaroaren 9ko bozketa arrakasta izan zen, ala porrota? Bazirudien independentziarako ateak ireki behar zituela, eta itxi egin dituela ematen du.
Esan izan duzu erabakitzeko eskubidea jadanik hilda dagoela, zaharkituta geratu dela… Nola ulertu hori? Euskal Herrian, izan ere, kontzeptu ukiezina bilakatu da.
Zer ari da gertatzen Katalunian? Duela gutxi arte, inbidiaz ikusten genuen, eta, orain, dena zapuztu egin dela dirudi…