DEMOKRAZIA ETA HAUTESKUNDEAK

Aurreko idatzi batean (Botere ideologikoa), gure helburua ez lortzeko etsaiak erabiltzen dituen engainuak aipatu genituen. Gure helburua lortzeko bide okerrak erakusten dizkigu, guk barneratu ditzagun.

Bada oso kaltegarria den engainu bat. Demokrazia da gaur indarrean dagoen frankismo modernizatuaren oinarrizko mozorrorik funtsezkoenetako bat. Sistema demokratiko batean bizi garela sinetsarazi digute; hauteskunderik bada botere bidezko eta legitimoa hauteskunde horietatik sortzen dela sinetsarazi digute.

Hori ez da horrela. Demokrazian, ez da nahikoa gehiengoez eta gutxiengoez hitz egitea. Horretarako, guztiek onartu behar dute kolektibo bakar baten parte izatea. Gu ez gara espainiar kolektiboaren zati. Beraz, ezin daiteke gehiengoez eta gutxiengoez hitz egin. Hau da Rousseauren lehen konbentzioaren teoria:

“Herriak erregea aukeratzen duen ekintza aztertu baino lehen, herria zergatik den herri aztertu beharko litzateke; izan ere, horixe da, erregea aukeratzeko ekintzaren aurrekoa izanik, gizartearen benetako oinarria”.

Demokrazian, hauteskundeak funtsezkoak dira, baina hauteskundeak eta demokrazia ez dira gauza bera. Guk gure hauteskunde propioak antolatzeko gai garenean izango dugu demokrazia.

Demokrazian, giza eskubideak errespetatu behar dira. Baina giza eskubideak errespetatzeko lehen baldintza, ezinbestekoa, autodeterminazioa da, independentzia. Soilik herri independenteek dituzte giza eskubideak. Soilik herri independenteek mantendu, bermatu eta ziurta ditzakete eskubide horiek. Askatasunik gabe, eskubide itxurak besterik ez dira, ez eskubide errealak.

Boterean dagoenak bere boterea mantentzeko antolatzen ditu hauteskundeak. Herri bat demokratikoa bada, hauteskundeak ezarri behar ditu, herriaren borondatea ezagutzeko ez baitago modu hoberik. Baina hauteskundeak egiteak ez du esan nahi herri hori demokratikoa denik. Demokraziarik bada, hauteskundeak egiten dira, baina hauteskundeak egiteak ez du bermatzen demokrazia sistema bat.

Eta gure herria, hauteskundez hauteskunde, bere indarrak xahutuz joan da, horietan parte hartuz; legitimatu egin du, halaber, inperialismoaren boterea. Bere etsai nagusitzat gauzkana, menpeko egin gaituena eta Euskal Herriaren askatasuna suntsitu nahi duena justifikatzen ari gara.

Iparla aldizkariko paragrafo batekin bukatuko dut:

“Cuando la opresión, degradación y humillación se amplíen (asko handitu dira), en lógica correspondencia, cuando la represión se desmadre sobre un país reducido a la resistencia espontánea, cuando los circuitos de propaganda fascista a escala mundial, arrojen la difamación y el descrédito sobre un pueblo amordazado, que el elector “vasco” recuerde que él legitima, financia y aprovisiona con sus votos la estrategia, los agentes y las armas de la “nueva democracia española”.

“Zapalkuntza, degradazioa eta umiliazioa areagotzen direnean (asko handitu dira) eta horren ondorioz errepresioa bere neurritik ateratzen denean bat-bateko erresistentzia hutsera mugatu duten herriaren kontra, eta propaganda faxistaren mundu osorako zirkuituek herri isilaraziaren izena zikindu eta galtzen dutenean, ‘euskal’ hautesleak gogoan izan dezala berak legitimatzen, finantzatzen eta elikatzen dituela, bere botoekin, ‘espainiar demokrazia berriaren’ estrategia, agenteak eta armak”.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .