2011n esanak… (www.iparla.wordpress.com)
“Inolaz ere ez dira hauteskundeak etab. botere politikoaren faktore oinarrizko eta eratzaileak; botere politikoa hauteskunde eta abarren aurretikoa da eta botere politiko horrek hauteskundeak sortu, produzitu, baldintzatu eta erregulatzen ditu…Botoak eta gehiengoak ez dira indar politiko bat eta gizartearen jokaera mugatzen duen indar politiko erreala babesteko eta laguntzeko balio dute”
“Jarduera politikoa “hauteskunde eta akordio pragmatikoetan” oinarritzen dela pentsatzea, errealitate oinarrizkoenetik offside bizitzea litzateke”
“Erregimen inperialista eta faxistan, indarkeria eta propagandaren monopoliodunek erabakitzen dute nork, zer, noiz, nola eta non bozkatuko duen. Hauteskundeen emaitza ez bada “izan beharko litzatekeena”, arauak eta boto-emaileak, manifestariak eta herriak aldatu egiten dira erakundearen funtzionamendu egokia ziurtatzeko”
IPARLAn idatzia (1979):
” Datozen hauteskundeak antolatu dituen erregimena, 1936-9ko garaipen inperialistaren ondorioz osatutako dominazio egituretan oinarritzen da”
” Baldintza hauetan hauteskunde horietan parte hartzea, erregimenaren onarpen formalaz gain, onarpen eraginkorra ere bada; eduki estratejikodun oposizio baten gabezia erakusten duena”
“Baldintza subjektibo eta objektiboek oro har, etengabeko erresistentzia historikoak, Euskal Herrian hauteskunde totalitarioei boikota egitea zilegi eta “naturala” dela erakusten dute”
Hemendik kanpo esan direnak…
“If voting changed anything they´d abolish it” (Hauteskundeek zerbait aldatzeko balioko balute, kendu egingo lituzkete). Ken Livingston.