Hauteskundeez ari garela…


2011n esanak… 
(www.iparla.wordpress.com)

“Inolaz ere ez dira hauteskundeak etab. botere politikoaren faktore oinarrizko eta eratzaileak; botere politikoa hauteskunde eta abarren aurretikoa da eta botere politiko horrek hauteskundeak sortu, produzitu, baldintzatu eta erregulatzen ditu…Botoak eta gehiengoak ez dira indar politiko bat eta gizartearen jokaera mugatzen duen indar politiko erreala babesteko eta laguntzeko balio dute”

“Jarduera politikoa “hauteskunde eta akordio pragmatikoetan” oinarritzen dela pentsatzea, errealitate oinarrizkoenetik offside bizitzea litzateke”

“Erregimen inperialista eta faxistan, indarkeria eta propagandaren monopoliodunek erabakitzen dute nork, zer, noiz, nola eta non bozkatuko duen. Hauteskundeen  emaitza ez bada “izan beharko litzatekeena”, arauak eta boto-emaileak, manifestariak eta herriak aldatu egiten dira erakundearen funtzionamendu egokia ziurtatzeko”

 

IPARLAn idatzia (1979):

” Datozen hauteskundeak antolatu dituen erregimena, 1936-9ko garaipen inperialistaren ondorioz osatutako dominazio egituretan oinarritzen da”

” Baldintza hauetan hauteskunde horietan parte hartzea, erregimenaren onarpen formalaz gain, onarpen eraginkorra ere bada; eduki estratejikodun oposizio baten gabezia erakusten duena”

“Baldintza subjektibo eta objektiboek oro har, etengabeko erresistentzia historikoak, Euskal Herrian hauteskunde totalitarioei boikota egitea zilegi eta “naturala” dela erakusten dute”

 

Hemendik kanpo esan direnak…

“If voting changed anything they´d abolish it” (Hauteskundeek zerbait aldatzeko balioko balute, kendu egingo lituzkete). Ken Livingston.

egy_elections

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 388 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .