{"id":80,"date":"2013-10-07T18:37:47","date_gmt":"2013-10-07T18:37:47","guid":{"rendered":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/?p=80"},"modified":"2013-10-07T18:37:47","modified_gmt":"2013-10-07T18:37:47","slug":"praktikoak","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/10\/07\/praktikoak\/","title":{"rendered":"Praktikoak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2012-02-21\/004\/003\/praktikoak.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2012-02-21\/004\/003\/praktikoak.htm<\/a><\/p>\n<p>2012-02-21<\/p>\n<div>\n<header>\n<h4>Praktikoak<\/h4>\n<\/header>\n<p>LARRAITZ ARIZNABARRETA GARABIETA<\/p>\n<p>MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA<\/p>\n<\/div>\n<p>Praktikotasuna subalternitatearen etikari lotzen zaio sarri. Hots, menpeko direnak \u2014botereak ahots propiorik aitortzen ez dien heinean\u2014 praktiko izatera kondenatuta daude. Gayatri Spivaki irakurri nion lehen aldiz aforismoa, berari zor diot epifania. Gerora, ideia berberarekin tupust egin dut hainbatetan, beren buruak menpekotzat izan eta askapen mugimenduetan murgilduta dauden hainbat idazleren izkribuetan \u2014Toni Morrison nobelagile beltzaren, Mahmud Darwish poeta palestinarraren eta Rosa Linda Fregoso genero aktibistaren lanak lekuko. Irakurri nuen lehen unetik ulertu nuen proposizioak zer hausnartua bazuela gure sutondora ekarrita ere. Ezina ekinaren ekinez egina dio euskal esaera ezagunak, ez alferrik.<\/p>\n<p>Labur esatearren, euskaldun abertzaleok ere praktiko gara oso. Gure esperantza eromen kolpez berpiztu nahirik \u2014halabeha-rrez\u2014, kultur eta gizarte aktibista bilakatu gara euskal herritarrok historian zehar. Larramendiren hitz apologetiko \u2014eta erabat defentsiboak\u2014 baliatuz,\u00a0<i>El imposibletzat<\/i>\u00a0\u2014gaindiezintzat\u2014 daukagun indar arrotzari gaina hartzeko ahalegina izan da gure aurretikoen praxi intelektualaren argumentarioa historiaren gurpilean. Euskal abertzaleon diskurtsoa, eta berdin jardun intelektual eta politikoa ere, urteetan \u2014mendeetan akaso\u2014 izan da gure ideologiaren marjinalizazioa saihesteko ahalegin premiazko eta baitezpadakoa. Zer dira osterantzean Etxepareren hutsuneetan hutsunea betetzeko ahalegina, Garibairen zein Larramendiren lan apologetikoak, foru galtzeak ekarri zuen bizimodu tradizionalaren defentsa \u2014Abadiaren lore jokoak eta garai hartako teatro berria barne\u2014, gerra aurretiko kultur berpizkundea, ikastola mugimenduaren lehen eragileak, erbesteko hainbat gizon-emakume nazioneren kazetaritza, literatura, itzulpen eta saiakera obrak, frankismopean sator laneko hainbat herri ekimen zein kulturgintzako iniziatibak?<\/p>\n<p>Abertzaletasun tradizionalak \u2014zilegi bekit terminoa horrela erabiltzea, \u00f1abardurak, bide batez, abertzaletasuna azken hogeita hamar urteotan sortu den perretxikoa ez dela gogorarazteko balio badu\u2014 etengabe eraiki eta berreraiki behar izan du diskurtso moral eta logiko bat ideologia hegemonikoa astindu, agerian utzi eta problematizatzeko enpeinu etengabean. Iraupena jokoan, euskarak \u2014eta berdin euskal kulturak ere\u2014 intelektualen, kultur eragileen eta herri lanaren beharra izan dute botere arrotzaren probokazio sistematikoari ondo taxututako kontrargudioekin erantzun eta botereak ezarritako egia monolitikoa deslegitimatzeko intentzio antzuan. Gure kontakizun zador eta enkriptatuak \u2014subjektu menperatuen eta hizkuntza menperatuaren ahotsa aintzat hartzen duen kontakizunak\u2014 identitate estigmatizatuak zein enblematizatuak iraultzeko borondatea adierazi du etengabe. Ez gara etnizistak, ez gara oldarrak, ez gara ezjakinak, ez gara hain nobleak ere. Garean gareana. Baina erakutsi al du inoiz botere arrotzak gu entzuteko intentzio txikienik? Ezezkoan nago. Entzungor antzematen dut nik. Erabat.<\/p>\n<p>Boterearen jurisprudentzia legea da, eta \u2014boterearen inguruan dagoen literaturak argi uzten duenez\u2014 boterea bat da, eta berau, errealitatean behintzat, fragmentaezina. Botereak disidentziaren likidazio estrategia du helburu; ez du zertan denborarik galdu diskurtso autokonplaziente, sofistikatu, atondu, txukun, txairo eta aldamiaturik eraikitzen. Indarrak politessearen eta kortesiaren beharrik ez du. Botereak ez esaten du. Kito. Egunkariak ixten ditu, guri dagokigunez bere legea ez betetzeko filuskeriak erabili, diru-laguntzak desagerrarazi, gure izateari erreferentzia egiten dioten terminoak \u2014eta sinboloak\u2014 debekatu, indarrez isilarazi, kartzelatu. Puntakoetan ez zaigu inor gertatu ongile.<\/p>\n<p>Horrela, euskaldunok \u2014Sisifo kolektibo baten trazan\u2014 botere arrotzak behin eta berriz eraitsitakoa berreraikitzen topatzen dugu geure burua: \u00abPraktikoak gara, ez gara desagertu\u00bb. Gaurdaino bere horretan segitzen du gure ahalegin edo partisanismo nekaezin (?) eta esplizituak: kultur talde, bilgune, topagune, behatoki, kultur eragile, euskal curriculumaren inguruko batzorde, BERRIAren aldeko erle lan, euskara suspertzeko mintzalagunen ekimen, ikastolen aldeko diru bilketa, geu aintzat hartuko gaituen hezkuntza sistema propioa atontzeko ahalegin, denak dira izan \u2014derrigorrez\u2014 identitate defentsibo baten isla; eta \u2014bai\u2014 ekimen guztiek uzten dute agerian euskaldunon kemena, talde izaera kohesionatua eta, berdin, gure herri izateko nahia. Ez dago hau guztia zalantzan jartzerik, jardun horrexek iraunarazi baitigu urteotako deman, euskaldun zaharrok aspalditikan dugun teman.<\/p>\n<p>Baina Gayatri Spivakek Indiako kolonizazioaren ajeak aztertu zituenean moduan, ez al genuke geuk ere dekonstrukziora jo eta geure jardunaren efikaziaz \u2014eta kostuaz\u2014 hausnarketa zabaldu beharko?\u00a0<i>Can the Subaltern Speak<\/i>?, horra Spivaken galdera zuzena. Berdin, lor dezake euskal kulturgintzak boterearekiko egiazko maila dialogikorik botere berberaren menpeko den bitartean? Badu gure ahotsak nahikoa indarrik? Ez ote dugu gure diskurtsoa ele arrotzaren oihartzun periferiko bihurtu? Egiten dugu nahikoa pedagogia eraginkor atzetik datozkigunei nazio testigua egoki pasatzeko? Ez ote dira gure artean adierazkortzen hasi aktibismo hutsaren neke historikoaren zantzuak? Badugu, finean, benetako ahotsik? Zinez, \u2014ajeak aje\u2014 ez da erraza trebe xehatzen euskaldunon otea. Izan ere, ideologiak bide katramilatsu eta bihurriak erabili ohi ditu \u2014erreparatu bestela Zizek, Bordieu eta Eagletonek diotenari\u2014 eta zurt, adi, erne topatzen ez duen oro irensten du bere indarraren mesedetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2012-02-21\/004\/003\/praktikoak.htm 2012-02-21 Praktikoak LARRAITZ ARIZNABARRETA GARABIETA MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA Praktikotasuna subalternitatearen etikari lotzen zaio sarri. Hots, menpeko direnak \u2014botereak ahots propiorik aitortzen ez dien heinean\u2014 praktiko izatera kondenatuta daude. Gayatri Spivaki irakurri nion lehen aldiz aforismoa, berari zor diot epifania. Gerora, ideia berberarekin tupust egin dut hainbatetan, beren buruak menpekotzat izan eta askapen mugimenduetan murgilduta &hellip; <a href=\"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/10\/07\/praktikoak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Praktikoak<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[3,13],"class_list":["post-80","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-berria-info","tag-berria","tag-larraitz-ariznabarreta"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=80"}],"version-history":[{"count":1,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":81,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/80\/revisions\/81"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=80"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=80"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=80"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}