{"id":309,"date":"2014-06-16T14:54:40","date_gmt":"2014-06-16T14:54:40","guid":{"rendered":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/?p=309"},"modified":"2014-06-16T14:55:15","modified_gmt":"2014-06-16T14:55:15","slug":"erabakitzea-erabakitzearen-endredua","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2014\/06\/16\/erabakitzea-erabakitzearen-endredua\/","title":{"rendered":"ERABAKITZEA ERABAKITZEAREN ENDREDUA"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/zuzeu.com\/2014\/06\/16\/erabakitzea-erabakitzearen-endredua\/\">http:\/\/zuzeu.com\/2014\/06\/16\/erabakitzea-erabakitzearen-endredua\/<\/a><\/p>\n<p>\u00ab<i>Euskal Herria decide decidir<\/i>\u00bb. Horra giza katea izan eta biharamunean\u00a0<i>Gara<\/i>\u00a0egunkariak lehen orrialdean ateratako titulu nagusia (bakarra). Eta zergatik ez, pixka bat demokratikoago dirudi eta, \u00ab<i>\u2026 decide sobre si decide decidir<\/i>\u00bb? Esan nahi dudana da independentistok halako zilegitasun demokratiko bat lortu beharra sentitzen dugula, halako konplexu bat dugula (sartu digutela), eta inor baino demokratikoagoak garela erakutsi behar dugula. Eta ahaztu egiten zaigu geuk pairatzen dugula demokraziarik eza, zapalduak gaituzten bi estatuen aldetik (beren konstituzio eta legeek ondo legeztatuta, noski).<\/p>\n<p>Denon artean,\u00a0<i>sentsibilitate<\/i>\u00a0guztien artean erabaki behar omen dugu (independentzia nahi ez dutenek ere bai). Zaila egiten zait onartzea espainolei edo frantsesei nire Herriaren independentziaren inguruan esku hartzeko aukera ematea (edo are gehiago eskatzea), hain zuzen haiek eta frantses eta espainol gisa dituzten eskubideak bermatzen dizkieten estatuek baitaukate bahituta Herri honen askatasuna.<\/p>\n<p>Iruditzen zait ahaztu egiten zaigula herri kolonizatu bat garela, Euskal Herrian hiru herri edo naziotako jendea bizi dela, espainolek eta frantsesek beren eskubideak bermatzen dizkieten estatuak dituztela atzetik, eta gure arazoa hasten dela esaten dugunean ez garela ez espainol eta ez frantses. Estatu horiek, beren herritarren eskubideak bermatzeaz gain, gure Herriarenak zapaltzen baitituzte. Horrela, gure lurraldean bigarren mailako herritarrak gara.<\/p>\n<p>Egoera honetan nola proposatu galdeketa bat, denok berdinak izango bagina bezala? Zapaldu eta zapaltzaileak maila berean bageunde bezala? Nola, gure Herria eta herritarren existentzia bera ere onartzen ez badira?<\/p>\n<p>Hedoi Etxarteren hitzak neure eginez, galdera batzuk ezin dira egin (ezin da galdetu ez dakit zein herritan esklabotzak legezkoa izan behar duen edo ez, edo beste herri batean emakume bat hiltzea ondo dagoen familiak nahi ez duen batekin ezkondu delako). Era berean, ezin da galdetu gure Herriak independentea izan behar duen ala ez. Askatasuna ez da bozkatzen. Herri honek erabakita dauka aspalditik independentzia nahi eta behar duela bizirik jarraitu nahi badu. Independentzia ez da aukera bat, herri honen iraupenerako bide bakarra baizik.<\/p>\n<p>Igandean, ikusi zen herri hau prest dagoela mugitzeko eta gaitasun handia duela mobilizatzeko. Eta ahalmen hori guztia independentziaren bidean jarri behar da. Ez prepolitika eginez, politika baizik: gure politika, espainiar eta frantses inperialismoari aurre egingo diona.<\/p>\n<p><strong>Asier Ezpeleta Jauregi<\/strong><\/p>\n<p><strong>Orreagako kidea<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>http:\/\/zuzeu.com\/2014\/06\/16\/erabakitzea-erabakitzearen-endredua\/ \u00abEuskal Herria decide decidir\u00bb. Horra giza katea izan eta biharamunean\u00a0Gara\u00a0egunkariak lehen orrialdean ateratako titulu nagusia (bakarra). Eta zergatik ez, pixka bat demokratikoago dirudi eta, \u00ab\u2026 decide sobre si decide decidir\u00bb? Esan nahi dudana da independentistok halako zilegitasun demokratiko bat lortu beharra sentitzen dugula, halako konplexu bat dugula (sartu digutela), eta inor baino demokratikoagoak garela &hellip; <a href=\"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2014\/06\/16\/erabakitzea-erabakitzearen-endredua\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">ERABAKITZEA ERABAKITZEAREN ENDREDUA<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[33],"tags":[40,12],"class_list":["post-309","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-zuzeu","tag-asier-ezpeleta","tag-orreaga"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/309","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=309"}],"version-history":[{"count":2,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/309\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":311,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/309\/revisions\/311"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=309"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=309"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=309"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}