{"id":215,"date":"2013-12-11T07:50:15","date_gmt":"2013-12-11T07:50:15","guid":{"rendered":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/?p=215"},"modified":"2013-12-11T07:54:18","modified_gmt":"2013-12-11T07:54:18","slug":"indepen-zer","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/12\/11\/indepen-zer\/","title":{"rendered":"Indepen&#8230; zer?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2363\/indepen-zer\">http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2363\/indepen-zer<\/a><\/p>\n<p>Euskal jendea oso galduta ikusten dut independentziaren gaiaren aurrean, eta harritzen naiz, zeren, teorian, independentziaren bidea jorratzeko sortu zen ETA, eta PNVren lan instituzionalak ere helburu hori agertu izan du, lotsati eta urtean behin bada ere, jomuga.<\/p>\n<h4><a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/egileak\/pako-aristi\">Pako Aristi<\/a><\/h4>\n<p>2363. alea<br \/>\n2013-03-31<\/p>\n<p>Baina ondorioa zein izan da, ETA sortu zenetik 50 urte eta PNVk autonomismoa inauguratu zuenetik 33 joan direnean? Jendeak nahastuta jarraitzen duela independentziaren inguruan.<\/p>\n<p>Beraz, hiru baieztapen egiteko moduan gaudela esango nuke:<\/p>\n<p>1-\u00a0\u00a0 \u00a0Aipaturiko bi jokamolde horiek, zein armatuak nola autonomiko\/instituzionalak, ez dutela balio independentzia lortzeko; beraz, abandonatu eta gainditu beharreko bideak direla.<\/p>\n<p>2-\u00a0\u00a0 \u00a0Gure politikoen gain dagoela, lehenengo eta nagusiki, gaur independentziatik hain urrun egotearen ardura eta errua, eta bigarren lekuan herriaren gain, politikoei itsuki jarraitu dielako energia sozialen indar zoragarria haien kontrolpean utziz.<\/p>\n<p>3-\u00a0\u00a0 \u00a0Gure politikoak sektarioak direla, gregarioak eta prekarioak, eta ezaugarri horien pean funtzionatuz ezin dela arazo nazional bat konpondu, gutxieneko adimen ideologikoa, batasun estrategikoa eta begirada global baten ahalmena eskatzen dituen prozesua baita.<\/p>\n<p>Ez dut ezer haien aurka, baina akatsak esan egin behar dira, konponduko badira; akatsak ez seinalatzeak eternizatzeko bidean uzteko baino ez du balio.<\/p>\n<p>Hemen ez da politika altua egin, baxua baizik, txikia, itxia, lokalista, fragmentatua, menderatua eta kolonizatua. Hori aldatzeko zaplasteko kontzeptual bat behar du kasta politikoak.<\/p>\n<p>Esan behar da, baita ere, erabakitzeko eskubideak ez digula independentziarik ekarriko. Gure soberania mendeetan zapuztu eta ukatu duen etsai politikoarekin (eta gure lurrean dituzten ordezkariekin) hitzartu behar baduzu erreferemduna, argi dago betoa jarriko diotela, edo eurek irabazi dezaketenean bakarrik emango digutela.<\/p>\n<p>Independentzia ukatzen dizun sistema politiko batean parte hartzeak esan nahi du abiapuntutik bertatik uko egiten diozula independentziari.<\/p>\n<p>Herri bat indartsua denean, independentzia aldarrikatu, ezarri eta defendatu egiten du; gero antolatuko du erreferenduma, konstituzio berria onartzeko.<\/p>\n<p>Herri bat indartsua ez bada, ez du balio politika egiteko, eta erresistentziara dedikatu beharko du.<\/p>\n<p>Independentziarako estrategian beharrezko osagaiak hauek dira:<\/p>\n<p>\u2013 Historia ezagutzea, eta bere ondorioak, konkista, okupazioa, inperialismoa, biolentzia, kolonizazioa.<\/p>\n<p>\u2013 Masa kritikoa sortzea, independentziaren desioa hedatuko duena.<\/p>\n<p>\u2013 Tresnak: azpiegitura, finantzazioa, ideologia, teknologia, komunikazioa, behartzeko boterea.<\/p>\n<p>\u2013 Subjektu politikoa eratzea.<\/p>\n<p>\u2013 Botere legegilea (Asanblea Nazionala).<\/p>\n<p>\u2013 Botere betearazlea (Gobernu Probisionala).<\/p>\n<p>\u2013 Independentziaren deklarazioa.<\/p>\n<p>Oso garbi izan (eta esan) behar dugu okupazio egoera batean gaudela, eta horrek eragindako baldintzak gainditu.<br \/>\nMezu garbiak helarazi behar zaizkio jendeari, funtsean hiru hauek:<\/p>\n<p>1-\u00a0\u00a0 \u00a0Independentzia ona da.<\/p>\n<p>2-\u00a0\u00a0 \u00a0Independentzia lor daiteke.<\/p>\n<p>3-\u00a0\u00a0 \u00a0Independentzia da, herri baten antolamendurik gorena izateaz at, ondorengoei utz deizaiekegun herentziarik onena.<br \/>\nHau guztia garatuko duen Ideia Politikoen Laborategia behar du urgentziaz Euskal Herriak.<\/p>\n<p><strong>(*)<\/strong>\u00a0Pako Aristi idazlea da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2363\/indepen-zer Euskal jendea oso galduta ikusten dut independentziaren gaiaren aurrean, eta harritzen naiz, zeren, teorian, independentziaren bidea jorratzeko sortu zen ETA, eta PNVren lan instituzionalak ere helburu hori agertu izan du, lotsati eta urtean behin bada ere, jomuga. Pako Aristi 2363. alea 2013-03-31 Baina ondorioa zein izan da, ETA sortu zenetik 50 urte eta PNVk &hellip; <a href=\"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/12\/11\/indepen-zer\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Indepen&#8230; zer?<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[62],"tags":[28,41,2],"class_list":["post-215","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-argia","tag-argia","tag-larrun","tag-pako-aristi"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/215","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=215"}],"version-history":[{"count":1,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/215\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":216,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/215\/revisions\/216"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=215"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=215"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=215"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}