{"id":199,"date":"2013-11-15T13:48:21","date_gmt":"2013-11-15T13:48:21","guid":{"rendered":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/?p=199"},"modified":"2013-11-15T13:48:21","modified_gmt":"2013-11-15T13:48:21","slug":"demos-bat-al-gara","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/11\/15\/demos-bat-al-gara\/","title":{"rendered":"&#8216;Demos&#8217; bat al gara?"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2012-01-19\/004\/001\/demos_bat_al_gara.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2012-01-19\/004\/001\/demos_bat_al_gara.htm<\/a><\/p>\n<p>2012-01-19<\/p>\n<div>\n<header>\n<h4>&#8216;Demos&#8217; bat al gara?<\/h4>\n<\/header>\n<p>M. I. URIARTE<\/p>\n<p>ORREAGAKO KIDEA<\/p>\n<\/div>\n<p>Duela gutxi irakurri ahal izan dut Jaume L\u00f3pezek idatzitako artikulu bat: \u00ab<i>Derecho a decidir, derecho a la autodeterminaci\u00f3n?<\/i>\u00bb<\/p>\n<p>Bi eskubide hauen arteko aldea zein den azaleratzeko,\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0eta\u00a0<i>herria<\/i>\u00a0terminoak erabiltzen ditu bertan; gu zer garen eta zer ez garen esateko, alegia.<\/p>\n<p>Zientzia politikoak\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0horrela definitzen duela dio: erabakiak hartzeko, gehiengoaren legea aplikatzen den komunitatea. Beraz, ez gara herri bat;\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0bat gara, komunitate bat gara.<\/p>\n<p>Autodeterminazio eskubidea deskolonizazio testuinguru batean soilik omen da erabilgarria; nazioarteak aintzatesten badu herri bat kolonizatua dagoela edo inperio baten zati bat dela, orduan aplika daiteke eskubide hori.<\/p>\n<p>Bi taldeen arteko gatazka politikoa autodeterminazio eskubidearen bidez konpondu ahal izateko, nazioarte mailako dimentsiokoa, estatuen artekoa behar du izan; Hillary Clintoni oposizioak galdetu zionean ea AEBek zein jarrera zuten katalanen, eskoziarren eta galiarren independentzia aldarrikapenei buruz, garbi adierazi zuen: \u00abEz naiz nahastuko Europako estatuen barne gaietan\u00bb. Hortaz, estatu baten barruko gatazka bat omen gara.<\/p>\n<p>Hala ere, edozein herrik, eta konkistatua izan den herri batek are gehiago, nahikoa du herri bat izateko borondatea, autodeterminazio eskubidearen jabe izateko. Oso erraza da ulertzea: gure etxean norbait indarrez sartzen denean, etxetik kanpo bidaltzeko eskubide osoa dugu; etxe horretan bizi garen guztien indarra erabiliko dugu ahalegin horretan.<\/p>\n<p>Bi estatuen barnean dagoen herri bat al gara gu? Ezetz diote. Autodeterminazioaren bidea saihestu nahian, herri izaera ukatzen digute. Ez omen gara herri bat nazioartean; ez omen daukagu autodeterminazio eskubiderik. Ez bagara herri bat, zer gara?<\/p>\n<p>Gizajende batek herria izan behar badu autodeterminazio eskubidea izateko, eta gu ez bagara herri bat, zerbait asmatu beharra zuten, izaera hori ukatua dugunon askatasun aldarrikapenak nolabait asetzeko; beste behin ere, sasi-konponketa edo amarru berri batean eror gaitezen.<\/p>\n<p>Bai eta asmatu ere: \u00abErabakitzeko eskubidea\u00bb. Zein da eskubide horren jabe?\u00a0<i>Demos-<\/i>a, hain zuzen ere. Gu\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0bat gara; beraz, erabakitzeko eskubidea daukagu. Guztiok gara\u00a0<i>demos<\/i>horretako hiritarrak, ez ordea herritarrak. Kultura, historia, erreferentziak, hezkuntza, hizkuntza, ohiturak, mitologia, kirolak, literatura, eta abar, desberdinak izateak ez dio axolarik. Guztiok nahasturik baina hiritarrak.<\/p>\n<p>Hortik aurrera datoz, autodeterminazio eskubidearen gutxiespenak eta erabakitzekoaren laudorioak. Lehenengoa mugatua da, independentzia du aukera bakarra. Bigarrenak, aldiz, \u00aberradikalismo demokratikoa\u00bb defendatzen du; independentziaz gain, guztia da lorgarria, irudizko edo ametsezko demokrazia batean. Gure kasuan, Espainia zein Frantzia demokratiko batean.<\/p>\n<p>Autodeterminazio eskubidearen bidea aukeratzeak dakartzan zailtasunak azaltzeko asmoz, Kosovoren (Jugoslaviako autonomia ohia) independentzia prozesua jartzen du adibidetzat. Han lortutako aldebakarreko independentziaren baldintzak aipatzen ditu: 1.Akordio batera heltzeko bideak agortzea. 2.Biolentziarik eza. 3.Ordezkari legitimoek, demokratikoki aukeratuak eta inolako erreferendumik egin gabe, independentzia aldarrikatzea aho batez. Zailtasunak zailtasun, Hagako Epaitegiko magistratuek ez dute legez kanpokotzat ebatzi.<\/p>\n<p>Jaume L\u00f3pezek dioenez,\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0batek askoz ere errazago erabaki dezake guztia: \u00abkomunitate\u00bb horren antolakuntza instituzionala, edo bere muga politiko-juridikoak, adibidez. Erabakitzeko eskubidea erabaki demokratikoen helburuen handitzea baita. Edozein helburu lor dezake, erabakia demokratikoa bada, gehiengoak erabakitzen badu.<\/p>\n<p>Gehiengoa aipatzen dutenean (beste autore batzuk), gehiengoaren printzipioaz ari dira, hau da, une bateko gehiengoak beti alda lezake bere iritzia etorkizunean; zer esanik ez gehiengo hori oraingoaren desberdina izanez gero; gaurko gehiengoak ezin du \u00abbetirako\u00bb erabaki\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0horren etorkizuna.<\/p>\n<p>Gure herriari dagokionez, ez gara demokrazia batean bizi, ez baita herri libre bat. Gune hori demokratizatzen saiatu behar al dugu,\u00a0<i>demos<\/i>-aren erabakiak demokratikoak izan daitezen? Hori al da \u00abmarko demokratiko\u00bb bat lortzea? Guk bihurtu behar al dugu demokratikoa inperialista den eta zapaltzen gaituen estatu bat? Hori sekula ez dugu lortuko. Inperialismoa transmititu egiten baita belaunaldiz belaunaldi.<\/p>\n<p>L\u00f3pezek dio, baita ere, Elkarte Autonomo bat\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0bat dela, zalantzarik gabe, gutxienez lau urtez behin, bere autogobernu borondate demokratikoa erabiltzen duen populazioa biltzen baitu. Ez du nazioarteko errekonozimendu baten beharrik, eta ez du autodeterminazio eskubidea erabiltzeko aukerarik, ez eta beharrik ere.<\/p>\n<p>Baina gauzak ez dira horrela. Gu,\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0bat, komunitate bat, autonomia bat izan aurretik, herri bat gara, nazio bat gara, eta okupatuta dagoen estatu baten jabe gara. Horrek esan nahi du, beste herri\/estatu guztiak bezalaxe, libreak izateko eskubidea gurea dugula, propioa, berezkoa. Ez dago nazioartearen baimenaren zain egon beharrik, ez dago erreferendum baten beharrik; ez bada ere, independentzia aldarrikatu ondoren. Egoera horretan, guk erabakiko ditugu baldintzak: errolda, epeak, erakundeak eta abar.<\/p>\n<p>Beste estatuek joko arau horiek dituzte; askatasun egoera batean egiten dituzte hauteskunde deialdiak, baldintza guztiak beraien eskuetan dituzte. Espainia zein Frantzia sekula ez dira\u00a0<i>demos<\/i>bat izan. Sekula ez dute erreferendum bakar bat ere egin independentzia egoera erabakitzeko. Eta, azkenik, ez dute une oro gehiengo baten beharrik, beste estatu baten barruan\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0bat izan nahi duten ala ez hautatzeko. Askatasun egoera ez dute inoiz auzitan jartzen. Beste erabaki mota batzuk dira aukeran jartzen dituztenak.<\/p>\n<p>Gu ez gara dena lor daitekeen paradisu demokratiko batean bizi garen\u00a0<i>demos<\/i>\u00a0bat. Ez dugu nahi<i>demos<\/i>\u00a0baten erabakitzeko eskubiderik, Gure eskubidea independentzia da, zuzenean. Bi estatu inperialistaren pean gauden eta gure estatua bahiturik daukagun herri bat gara. Erakunde propio bat sortu behar dugu, aldebakarreko independentzia aldarrikapena egingo duena. Erakunde propio horrek berak, eta soilik independentzia egoera batean \u2014 ez lehenago\u2014, antola dezake erreferendum bat, ea onartzen dugun herri bezala dagokigun egoera hori.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2012-01-19\/004\/001\/demos_bat_al_gara.htm 2012-01-19 &#8216;Demos&#8217; bat al gara? M. I. URIARTE ORREAGAKO KIDEA Duela gutxi irakurri ahal izan dut Jaume L\u00f3pezek idatzitako artikulu bat: \u00abDerecho a decidir, derecho a la autodeterminaci\u00f3n?\u00bb Bi eskubide hauen arteko aldea zein den azaleratzeko,\u00a0demos\u00a0eta\u00a0herria\u00a0terminoak erabiltzen ditu bertan; gu zer garen eta zer ez garen esateko, alegia. Zientzia politikoak\u00a0demos\u00a0horrela definitzen duela dio: erabakiak &hellip; <a href=\"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/11\/15\/demos-bat-al-gara\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">&#8216;Demos&#8217; bat al gara?<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[3,39,12],"class_list":["post-199","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-berria-info","tag-berria","tag-m-i-uriarte","tag-orreaga"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/199","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=199"}],"version-history":[{"count":1,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/199\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":200,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/199\/revisions\/200"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=199"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=199"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=199"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}