{"id":184,"date":"2013-10-29T15:37:32","date_gmt":"2013-10-29T15:37:32","guid":{"rendered":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/?p=184"},"modified":"2013-10-29T15:37:32","modified_gmt":"2013-10-29T15:37:32","slug":"un-autre-son-de-cloche","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/10\/29\/un-autre-son-de-cloche\/","title":{"rendered":"&#8216;Un autre son de cloche&#8217;"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-10-19\/004\/001\/un_autre_son_de_cloche.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-10-19\/004\/001\/un_autre_son_de_cloche.htm<\/a><\/p>\n<p>2013-10-19<\/p>\n<div>\n<header>\n<h4>&#8216;Un autre son de cloche&#8217;<\/h4>\n<\/header>\n<p>LARRAITZ ARIZNABARRETA<\/p>\n<p>MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA<\/p>\n<\/div>\n<p>Euskaldunok ez dugu kolonizazioa ozen eta zorrotz salatu zuten Franz Fanon edo Albert Memmi moduko pentsalari aitorturik izan \u2014nahiz izan, baden\u2014. Hala, zorionez, Larresoro izengoitia baliatuz, Txillardegik itzuli zigun frantsesetik Jean Paul Sartreren hitzaurrea duen Memmiren saiakerarik ospetsuenetakoa:\u00a0<i>Portrait du Colonis\u00e9<\/i>\u00a0(1957). Euskal intelektuala ez omen zen ausartu frantseseko\u00a0<i>\u00abportrait\u00bb<\/i>\u00a0hura \u00aberretratu\u00bb moduan itzultzera liburuko portadan \u2014zergatik ulertu dezake edozein irakurle prestuk\u2014 eta\u00a0<i>Kolonizatuaren ezagugarria<\/i>\u00a0(Jakin, 1974) lez heldu zen gure liburu-dendetako apaletara lehen frankismoa bukatzear, giroa gori-gori, zegoen urte haietan.<\/p>\n<p>Alvarez Enparantza beraren hitzetan\u00a0<i>Un autre son de cloche<\/i>\u00a0erakusteko asmoz itzuli zuen Memmiren liburua idazleak. Modan ez zegoen \u2014eta euskal intelektualak garrantzitsutzat zeukan\u2014 begirada baten ezagutarazteko. Diskrezioak ez dit utziko errebelatzen zein gizon eta emakume nazioneren etxeetako liburutegitan ikusi ahal izan dudan Memmiren liburua euskaraz. Asko dira, zinez. Niri beste ordu gogoangarri eta mamitsu erregalatuko ote zizkion liburuxkak \u2014eta Txillardegiren etorriak\u2014 haietako bakoitzari.<\/p>\n<p>Txillardegik Memmi bisitatzeko beta izan zuen haren Monparnasseko ganbaran, eta, enkontru hartan, entzun omen zion pentsalari tunisiarrari Marxen pentsamendu dialektikoari oharkabean pasatzen zitzaizkiola nazio menperatuen minak. Euskal Herriaz (ere) mintzo izango ziren Memmi eta Txillardegi, jakina. Intelektual tunisiarrari jarraiki: \u00abEginak eta asmoak ez dira txit desberdinak kolonikuntzaren gizaroan\u00bb, eta bakoitzak bere pentzeari ematen dio ur. Bakoitzak berea gotti.<\/p>\n<p>Memmiren esanetan, kolonizatuak ez ditu ahul gisa baizik ezagutzen bere herria, hizkuntza eta kultura. Ahultzat dauka bere burua. Eta ahula beti izan ohi da errudun indartsuen begietara; izan ere, onak eta txarrak barik, galtzaileak eta irabazleak bereizten dituelako historiak. Horregatik, iraingarria egiten zaigu batzuoi gure hizkuntza, herri kultura eta identitatearen defentsazko jarrerak gure artean bizi diren hainbati, bitxi baino gehiago, hain txiki, ezkutuko eta ulertezin gertatzearen errua gure fanatismo hertsiari egotzi nahia. Izan ere, kolonizatzaileen ebanjelioak eta infraestrategiek eragindako pentsamendu atomizatuak \u2014eta zinismoak\u2014 lausotu ez duen herritar orok ezagutzen baititu mozorro guztien pean ageri diren nazionalismo etnozidaren eta abertzaletasun askatzailearen arteko desberdintasunak. Odoluste etengabe eta bide katramilatsuen ondoren, gure menpekotasuna larriki errotu denaren zantzuak baino ez ditugun garaiotan, halako ebidentziarik azpimarratu beharra! Baina, ahul askok premiaz ikasi du \u2014galtzailearen mahaiaren isiltasunean ikasi ere\u2014 boteretsuak hobetsi zaitzan haren akatsak ederrestea zenbateraino den probetxugarri. Mendeetan ahul izateak, herritarrek jasandako oldarrak eta menperatzaileen mistika bortxaz irentsi beharrak apenas dakarren beste lezio oinarrizkoagorik.<\/p>\n<p>Euskal palimpsesto kolonialean ere \u2014herrigintzan kultur nahikotasuna bermatu nahian eragile askoren lana salbuespen ohoragarri\u2014 anbiguetate kalkulatuek berridatzi dute azken urteetako kultur kanona. Kulturaren eta letra larriz idazten den politikaren arteko lotura hain zirin, hain lauso, hain zuri izan da, ezen apenas ageri den parajeotan gure burua ezagutu eta auto-estimua berreraikitzeko euskal abertzaletasunaren kapital sinbolikoak elikagai beharko lukeen kultur praxi sinkretikorik. Gure mimetismoetan ere kasik ez da ezer binkulantea denik, zer gerta ere. Erdikoitasunak, hantustezko pentsamendu fragmentatu inkrementalistek eta, ahaztu gabe, hain gure diren sasi-heterodoxiek, errentak eman dizkie askori, gizarte ehuna ahuldu eta herri oso baten esentzialismo estrategikoa denon begi bistan birrintzen zen bitartean. Kulturaren penintsula inguratzen duten\u00a0<i>urak handi dire itsasoan murgildu nahi dutenentzat<\/i>, eta pentsamendu librea zinez esker txarreko. Min handia eta trapu gutxi ordainetan.<\/p>\n<p>Gure koloniako arketipo trapu-jalearen delegazionismoaz, inmunizazioaz, atomizazioaz, ahuleziaz eta prosodia arloteez gogaituta, herri serio bat dugu amets askok. Malenkoniaren morfinari uko egingo dion herri bat. Etengabe zero meridianoan birkokatzen ez den nazio eta kultura bat. Bere historiaren kargu egingo den jendarte bat, alegia. Bitartean, metropoliari so bizi diren protektoratuko administratzaile eta prefeta \u2014autrigoi, karistio zein bardulo\u2014\u00a0<i>auton\u00f3mico foral frantximenta probintzianoen<\/i>\u00a0kalaka gorgarri etengabean errezelagarriena hauxe iruditzen zaigu: herri osoak bere burua aurkitzeko bidea hasteko urratsak eman ordez \u2014eta emantzipazio bide berean norberaren akatsen azterketa gupidagabea egin beharrean\u2014, beste herrikide buruz-askeen pentsamenduan, eta kolonizatuaren benetako erretratua errebelatzeko saiakeretan, hainbesteko ameskeria ustelak eta hain bide erratuak begiztatzea. Haiek ziniko eta maliziatsu, besteak uste halatsu.<\/p>\n<p>Baina alferrik da zumarrari garirik eskatzea. Lagun argiak hitz aspertuan oraintsu esan zidan bezala: alderdien gotorlekuetatik aspaldi utzi zioten emantzipazio bidean beharrezkoa den herri osoa ikusteari.\u00a0<i>Hainbeste mendetako gure morrontzak baditu mila tankera<\/i>, herritar menperatuen arteko kolonia kategoria hainbatek ezezagunaren aurrean beregain hartzen dituzten kohertzio molde oldarrak adibide argi. Eta, horratio, Memmik gogora dakarrenez: \u00abZergatik (zergatik arraio!) kezkatuko litzateke menperatzailea menperatua bera kezkaturik eta kexu agertzen ez bada?\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-10-19\/004\/001\/un_autre_son_de_cloche.htm 2013-10-19 &#8216;Un autre son de cloche&#8217; LARRAITZ ARIZNABARRETA MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA Euskaldunok ez dugu kolonizazioa ozen eta zorrotz salatu zuten Franz Fanon edo Albert Memmi moduko pentsalari aitorturik izan \u2014nahiz izan, baden\u2014. Hala, zorionez, Larresoro izengoitia baliatuz, Txillardegik itzuli zigun frantsesetik Jean Paul Sartreren hitzaurrea duen Memmiren saiakerarik ospetsuenetakoa:\u00a0Portrait du Colonis\u00e9\u00a0(1957). Euskal intelektuala ez &hellip; <a href=\"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/10\/29\/un-autre-son-de-cloche\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">&#8216;Un autre son de cloche&#8217;<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[3,13],"class_list":["post-184","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-berria-info","tag-berria","tag-larraitz-ariznabarreta"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/184","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=184"}],"version-history":[{"count":1,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/184\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":185,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/184\/revisions\/185"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=184"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=184"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=184"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}