{"id":15,"date":"2013-10-07T15:38:57","date_gmt":"2013-10-07T15:38:57","guid":{"rendered":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/?p=15"},"modified":"2013-10-07T15:38:57","modified_gmt":"2013-10-07T15:38:57","slug":"etxebarrietaren-pistola","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/10\/07\/etxebarrietaren-pistola\/","title":{"rendered":"Etxebarrietaren pistola"},"content":{"rendered":"<p>http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-06-02\/006\/001\/etxebarrietaren_pistola.htm<\/p>\n<p>2013-06-02<\/p>\n<div>\n<header>\n<h4>Etxebarrietaren pistola<\/h4>\n<\/header>\n<p>PAKO ARISTI<\/p>\n<p>IDAZLEA<\/p>\n<\/div>\n<p>Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua aukeratzeko bezperetan ideia harrigarri baten berri irakurri nion Santi Eraso arduradunari\u00a0<i>El Diario Vasco-<\/i>n. \u00abBakearen besarkada\u00bb deitzen zen harako asmakizun hura. Zertan zetzan? Hona laburpena: \u00abOmenaldi bat izango da, batetik ETAk hil zuen lehen guardia zibilari, Jose Pardines Arcayri, eta bestetik Guardia Zibilak hil zuen lehenengo ETAkideari, Txabi Etxebarrieta Ortizi. Giza-kate bat egingo dugu haiek eroritako bi lekuen artean dauden 26 kilometrotan, Adunatik (Villabona) Benta Haundira (Tolosa)\u00bb. Ondoren zioen berak Kilometroak eta gisako jai baten antzera irudikatzen zuela, orkestra, txotxongilo eta gisako festagiroko osagarriekin, \u00abbiolentziaren zamatik azkenean aske gaudela ospatzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Ez dut ukatuko albisteak lur jota utzi ninduela; garai hartan errepublika baltikoen historia aztertzen ari nintzen, eta han egin zuten giza-katea, historiarako \u00abIraultza abestua\u00bb bezala bataiatua izan dena. 1989ko abuztuaren 23an, Vilniusetik Tallinnera dauden 600 kilometro lotu zituzten bi milioi pertsonek elkarri eskutik helduta. Lituania, Estonia eta Letoniako biztanleak ziren denak, independentzia eskatuz, euren herrialdeen \u00abdes-rusifikazioa\u00bb, Sobiet Batasunarekin harremanak eteteko exijituz. Gu gauza ote ginen konkistatu eta herri gisa birrindu nahi izan gaituen estatuko indar armatuei omenaldia egiteko?<\/p>\n<p>\u00abIraultza abestua\u00bb eta Santi Erasok proposatzen zituen txarangak gogoan, Ngugi Wa Thiong idazle afrikarrak\u00a0<i>Erlea<\/i>\u00a0aldizkarian esandakoa gogoratu zitzaidan: \u00abMenperatzeko sistema baten azkeneko garaipena da menperatua sistema horren onurak kantatzen hastea\u00bb. Edo okerragoa dena, gehituko nuke: menperatuak sistema horren onurak kantatuko dituzten agintariak aukeratzea bere ordezkari gisan.<\/p>\n<p>Baina aldaketak egon ziren gure mapa politikoan, \u00abaro berri\u00bb bat, esan zuten, agintari berriak erakundeetan, tartean Donostia 16 kudeatzea egokitzen zaien batzuetan. Denbora igaro zen eta ahaztua neukan aspaldi eldarnio hark sortu zidan gorputzaldi txarra\u2026 pasa den apirilaren 29an berriro aktibatu zaidan arte. Hara non albistea berriro aurkitu dudan, inoiz joaten ez diren amesgaizto horien gisan, egunkari berean, asmo berbera mantenduz. Zur eta lur geratu naiz: ez al ziren bada independentista desobedientziazale eta herri gisan erantzun gogokoak erakundeotan agintea lortu zutenak? Informazioaren egiatasuna zalantzan jarririk ere, susmorik txarrenaren kezka barru-barruraino sartu zait.<\/p>\n<p>1968ko ekainaren 7an, Villabonako kontrol batean hil zuen Etxebarrietak Pardines Guardia zibila. Handik ordu gutxira, Benta Haundin hil zuen Guardia Zibilak Etxebarrieta. Julen Madariagak\u00a0<i>De las armas a la palabra<\/i>\u00a0liburuan kontatzen duenez, Etxebarrietak Jose Pardines hiltzeko erabili zuen arma gerra zibileko pistola zahar bat zen, 7.65 kalibreko Astra bat. 30 urtez tirorik egin gabe egon zen, lozorroan, esnatu zuten arte.<\/p>\n<p>Gure interes nazionalaren ikuspuntutik ezin ditugu bi biolentzia horiek parekatu inoiz; bata estatu arrotz baten okupazioa bermatzera datorrelako, eta bestea askatasuna nahi duen herri batek okupazio horri aurre egitera zetorrelako.<\/p>\n<p>Harira dator Koldo Martinez Garatek bere\u00a0<i>Paradigma nafarra<\/i>\u00a0liburu bikainean kontatzen duena: \u00abJuan de Ovandok, 1573an Indietako ordenantza berri batzuen edukiaz ari delarik, esplizituki esaten du ez direla konkistak baztertu behar, baizik eta &#8216;konkista&#8217; hitza, eta horren ordez &#8216;baketze&#8217; hitza erabili\u00bb. Zer ikusirik ba ote du honek gure garaiko baketze honekin? Ez ote gara hezur-muineraino sartua daukagun konkista onartzen ari \u00abbakegintza\u00bb hitzaren mozorropean?<\/p>\n<p>Herri hau ideologiko makaltzen, moteltzen eta inozotzen ari dela iruditzen zait, oso abiada azkarrean gainera. Inoiz ikustea uste ez nuen gauzak ari naiz ikusten aspaldian: ETBk omenaldi beroa eskaini dio Antonio Basagoitiri prime-timean; Gernikan Jesus Egigureni omenaldia eskaini zaio.<\/p>\n<p>Baina zer bake eskaini du Egigurenek? Erretiratu ditu Espainiak bere gizon armatuak eta erakunde antzutzaileak gure lurretik? Zein izan da Egigurenek eskaini duen kontraprestrazioa? Ez presoen kaleratzea, ez autodeterminazioaren aukera eta ez beste ezer, alderdi baten legalizazioa baizik, Espainiako erakundeetan parte har dezan. Pozoindutako eskaintza gure herriarentzat, dudarik gabe; hori bai, opari paperean bildurik. Eta horrekin batera politika konbentzionalaren esparruari dagozkion hitzarmen puntualak Bildurekin, fiskalitateaz, zergei buruz, iraulketa politikoa ekar dezakeen oro bazterturik.<\/p>\n<p>Orain pistolak entregatzeko garaia heldu da, baina haiekin batera ez dezagun gure historia garaikidearen memoria ere deuseztu. Zer pentsatu behar dute gazteek? Nola ulertu behar dute bere herriaren historia borrokalariak kolono okupatzaileekin parekatzen baditugu? Nik ez dut nire bizitza politikoa Guardia Zibilekin partekatu nahi, besteak beste, haiek alde egin arte ez delako hemen normaltasunik existituko. Nork ikusi du Frantzian, Polonian edo Austrian Hitlerren omenezko ekitaldirik? Nork ikusi du Ekuadorren, Venezuelan edo Bolivian Espainiako erregeen estatuarik?<\/p>\n<p>Espainolisteei ez diegu baimenduko, ezta garaituaren umiltasunarekin eskatzen badigute ere, 500 urtez Espainiaren dominazioa ezarri ziguten mertzenario armatuekiko omenaldirik. Arren, ez diezaiegun utzi euren esku zikinak Etxebarrietaren gainean para ditzaten.<\/p>\n<p>Etxebarrietaren pistola: hori da herri honen erresistentziaren oroimena gorde duen sinboloa, beste batzuen artean; estatuaren biolentziaren monopolioa hausteko burutu zen eginahal ausart eta frustratuaren kontzientzia. Zuzenean Jose Antonio Agirreren gobernu \u00abde facto\u00bb independentearekin lotzen gaituena; eta ez ahaztu Agirrek, exilioaren urruntasunean, Nafarroako Erresuma independentea zuela desira eta amets, ez Euskadi autonomoa.<\/p>\n<p>Orain, pistolak (gureak) isildu direnean, ez dezagun injustizia baten oroimena egituratzen duen diskurtsoa ere desegin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-06-02\/006\/001\/etxebarrietaren_pistola.htm 2013-06-02 Etxebarrietaren pistola PAKO ARISTI IDAZLEA Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua aukeratzeko bezperetan ideia harrigarri baten berri irakurri nion Santi Eraso arduradunari\u00a0El Diario Vasco-n. \u00abBakearen besarkada\u00bb deitzen zen harako asmakizun hura. Zertan zetzan? Hona laburpena: \u00abOmenaldi bat izango da, batetik ETAk hil zuen lehen guardia zibilari, Jose Pardines Arcayri, eta bestetik Guardia Zibilak hil &hellip; <a href=\"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/2013\/10\/07\/etxebarrietaren-pistola\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"screen-reader-text\">Etxebarrietaren pistola<\/span> <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[3,2],"class_list":["post-15","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-berria-info","tag-berria","tag-pako-aristi"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15"}],"version-history":[{"count":2,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":17,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15\/revisions\/17"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/gureberriak.com\/arrantzan\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}