Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Esperientzia da gutariko bakoitzak jaio garenez geroztik bizitze hutsagatik izan dugun eta inguratzen gaituen errealitatearen ezagutza zuzena, naturala eta berehalakoa. Ezagutza horrek kontzientzia zehatz bat sortzen du. Ez da hausnarketa edo gogoetaren emaitza, berehalako pertzepzioarena […]
«Estaturik gabe ezin da hizkuntza bat biziarazi, inon ez da ikusi» Kooperatibako langileak oraingo politikan ez du bere mintzoa edireten. Euskal Herriko panorama izugarri beltza dakusa, galtzekotan, jakitun izanez izan dadila. Antolatzailea zara. Gure berriak […]
Zapaltzen gaituzten estatuen transformazio saiakera baketsu guztiak, alferrikakoak eta hipokritak dira. Espainiar eta frantses estatuak ez dira inola ere demokrazia defizitarioak. Botere-egitura kontzentratuak dira (totalitaristak), non egitura horiek osatzen dituzten elementu desberdinek elkar sostengatzen duten, […]