Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
1. atala: Ur ilunetan Oi gure herria, zer hintzen eta non hago zazpi mendeko gauean zanpatua, itoa, zikiratua ahuldua eta ohitua bortxara halabeharrez ez ote duka jada kemenik hire hatsa sendotzeko? Jose Angel Irigarai Mendeko […]
“Karnabalak zapalkuntzaikpe” irakurtzen nuen joan zen inauteri larunbatean Balda plazan. Hasiera batean ez nuen mezua guztiz ulertu, azpian Sostenipe elkarte feministaren sinadura ikusi nuen arte. Sena zuzen ari zitzaidan lanean, zapalkuntza matxistaren eta biolentzia heteropatriarkalaren […]