Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Orreagak, Iñaki Aginagaren heriotzaren urteurrenean, bi ekitaldi antolatu ditu. Maiatzaren 31n, Donostiako Okendo Kultur Etxean, 19:00etan, haren ekarpen politikoa goraipatuko du ikus-entzunezko ekitaldi batean. Eta, ekainaren 4an, Altzako hilerrian, 12:00etan, omenaldia eta oroitzapena eskainiko dizkio. […]
Politikako lehen irakaspena, Gratien Adema ‘Zaldubi’-k bertsotan emanik Politikan, indarrak agintzen du, ez arrazoiak. Ez etorri arrazoia zuk duzula eta hau eta bestea. Arrazoia izatea ongi dago, noski; baina, politika kontuetan, arrazoia ez da nahikoa, […]
Uztailak 31 ditu gaur, San Ignazio eguna (noren?) egutegian. Ignazio (Eneko zuen jaiotza-izen) gaztelar okupazio armadako kapitain zen 1521eko Iruñe okupatuan. Bertako gaztelutik hiria eta hiritarrak bonbardatzeko agindu zuen askapen armadak hiria berreskuratu bezperatan. Erabaki […]