Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
“Kataluniarekin asCATasunera” jardunaldietan “Independentzia zergatik?” gaia emanda Pako Aristik idatzi eta irakurritako testua. Pako Aristi Zergatik independentziari bai, galdetu zaigu hemen agertu garen guztioi. Galdera honek ez luke zentzurik Italian, Japonian, Frantzian… Barre egingo ligukete […]
Euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko hitzaldi batean entzundakoaz arituko gara gaur; “Kaltea egina dago” zuen izenburua. Etnozidioa, minorizazioa, kontakizuna, nazio-eskubidea eta beste kontzeptu batzuk jorratu nahi zituen hizlariak. Gai horien artean solasaldirako lehena aukeratzeko proposatu zien […]
Agendaren arabera, egun hauetan Catalunya dugu sujeta, eta, bistan dena, agenda ezin saihestu… Herriak klase politikoarekin batera ezarria denez, onetsiko dugu, baina, jeloskeriaz ikusirik ere, ez dugu Kataluniako hiritartasuna eskatuko, gu gurera: Eskuararen Herrian zer? […]