Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Agorrilaren 19an 570 urte bete dira frantses armadak Lapurdi eta Zuberoa konkistatu zituenetik. Joritz Larraza historialari urruñarrak Korsikatik aletu dizkigu gertakari haren xehetasunak.
Leonat Egiazabal (Montevideo, Uruguai, 1974) Montevideoko Aldaxkako euskara irakasle eta animatzailea da. Deiturak salatzen duen gisan, askaziak euskaldunak ditu; hain zuzen ere, Ortzaizekoak. Hizkuntzaren haria ahanzturaren matazatik berreskuratu zuen bere baitatik, baina horrekin aski ez, […]
Kezkatua dabil mundu akademikoa eta politikoa euskarak eta matematikak ez dutelako bat egiten. Euskararen irakaskuntza gorantz doa, eta erabilera, aldiz, beherantz. % 56 dira D ereduan ikasten duten ikasleak, eta %12,6k soilik erabiltzen du euskara; […]