Atzo, uztailak 14, okupazioaren aurkako manifestazio bat egin zen Donibane Lohizunen. Deialdia U14 kolektiboak egin zuen, honako eslogan honekin:
“Asimilaziotik erresistentziara. Ez gira frantsesak!”. Gure Berriakeko lantalde bat bertan izan zen, eta hona hemen han grabaturiko irudiak:
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Zapaltzaileak, bere mendean duen herria bereganatzeko, integratzeko, asimilatzeko eta, azkenean, bere nortasun propioa ahatzaraziz herri gisa desagerrarazteko, hainbat estrategia erabiltzen ditu. Horietako bat da Espainiako sari nazionalak herri zapalduetako kideei banatzea. Maiz erabiltzen duten trikimailua […]
(nahita edo nahi gabe, jakinaren gainean edo oharkabean, baina kolaboratzea azken batean) Inperialismoak, herri bat menperatzeko, herri horren parte baten kolaborazioa, laguntza eta saldukeria behar ditu, non eta ez duen herri hori guztiz sarraskitzen edo […]
Horrelaxe, zuzen-zuzenean azaltzen du euren egoera Hyrbyar Marrik Berrian argitaratu zioten elkarrizketan. Balutxistango askapenerako buruzagia da Hyrbyar. Herri kolonizatu bat direlako kontzientzia garbia du, eta horren ondorioak ere oso garbi ditu: * Herri orok du bere […]