Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Urak zertxobait baretu diren honetan, españolen komunikabide guztiak aztoratu zituen afera zahar baten egungo egoeraz baliatuko gara aste honetako gaiari heltzeko: Gibraltar. El Pais egunkariko editorial batez baliatuko gara. Non 2013ko Abuztuaren 11ean hauxe irakurri genezakeen: […]
iraila 30, 2020gureberriakBestelakoakIruzkinak desaktibatuta daude Nafarroako Errenazimenduaren gaineko programa kulturala Donapaleun urriaren 3an sarreran
Larunbatean, urriak 3, “1620, Nafarroako lo(r)aldia” egitaraua abiatuko da Donapaleun, erakusketa eta jardunaldi batzuekin. Nabarralde fundazioak eta Zabalik eta Hernani Errotzen elkarteek antolatu dute, elkarlanean. «1620an, duela 400 urte», diote antolatzaileek, «ziklo bat itxi zen: […]