Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Herbeheretarrek Laurogei Urteko Guda (1568-1648) deitzen diote Espainako legetik askatzeko egin zuten bide luze latzari. Oraindik ospatzen dute espainiar harroxkoak gainetik kendu izana. 80 urte: zortzi zenbakiak borobiltasuna adierazten du. Infinitua edota gurpil zoroaren ikurra […]
Nahasi eta hotz daude bazterrak; denborak aurrera egin ahala, diskurtso politikoak gero eta ahulagoak eta narrasagoak dira gure herrian. Begiratua asko zorroztu beharrean gaude. Azken urteak Kataluniari begira pasa ditugu, hangoak hauspotuz, hangoei elkartasuna erakusten, […]