Gure Berriak Kanadan izan da, Unama’ki uhartean (Cape Breton-Nova Scotia), Jauzarreak eta Unama’ki Collegek antolatutako biltzar batean (Atlantiar Knekk Tepaw biltzarra). Han, Idoia Arana-Beobide zumaiarra aurkitu dugu, euskaldunon kulturaren eta lehen herrien kulturen arteko bitartekari lanetan.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Eneko Bidegain Amatxo, gaur eskolan galdetu digute zein den Euskal Herriko mendirik gorena». Gipuzkoa barnealdeko herri batean gertatua da. «Amatxo, gaur eskolan galdetu digute zein den Euskal Herriko ibairik luzeena». Beste batean, «gaur galdetu digute […]
Unai Villacorta, Urruña. Txikitan sinetsarazi zidaten Olentzero izeneko ikazkin batek urtero abenduaren 24 gauean Euskal Herriko haur guziei opariak ekartzen zizkiela. Handituz ulertu nuen gezurra zela, noski. Sinetsarazi zidaten ere nire hortzak erortzean eta ohean […]
Joseba Ariznabarretak Estrategia izeneko dokumentala atera berri du. Zapalkuntzatik Askatasunera liburuan, hauxe genioen estrategiaz: “Politikaren osagai funtsezkoa da estrategia. Politika subjektu politikoek egiten dute, eta estrategia bat izaten dute. Hau da, subjektu politiko den herri […]