
Lagun Onak kirol-taldeak 50. urteurrena bete zuenean, liburu bat egin zuten klubari buruz. Xabier Azkargorta entrenatzaile eta mediku azpeitiarrak futbol-talde hartan jokatu zuen gaztetan, eta, hark liburu hartan kontatzen duenez, pasadizo “polit” bat tokatu zitzaion behin Espainia aldean, Ejea de los Caballeros izeneko herrian, Hirugarren Mailan taldearekin jokatutako partida batean (1980-03-30): arbitroak kanporatu egin zuen, txartel gorria aterata, zergatik eta euskaraz hitz egiteagatik!
Hark honela kontatzen du liburuan, erdaraz: “Mi paso por la Tercera División tiene también una bonita anecdota, cuando fui expulsado por el árbitro en Ejea de los Caballeros por !hablar en euskera!” (Hirugarren Mailan jokatu nuenean, polita gertatu zitzaidan: arbitroak kanporatu egin ninduen, zergatik eta euskaraz hitz egiteagatik!).
Argazkian, Jose Antonio Odriozola, Lucio Aizpurua eta Xabier Azkargorta.
Asier Mendiolagarai, futbolzalea.