Pako Aristirekin izan gara, “Idazki politikoak” liburuaren aitzakian. Azken urteetan “Berria” egunkarian idatzitako artikuluen antologia eder bat dakar liburu horrek, eta webgune honetan bertan eska daiteke. Hona hemen zer kontatu digun Urrestillako idazle handiak.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Ximun Fuchs larzabaldar antzerki-zuzendari eta aktore ezaguna dugu. Gogoeta sakonak eginak ditu gure artearen egoeraren inguruan. Gure Berriak webguneari eskainitako elkarrizketa duzue bideo hauetan.
Hitzaldi interesgarri bat dakarkizugu gaur, Kanaldudek grabaturikoa. Euskal Herriaren historiari begiratzen zaionean, argi da sekula konpondu gabeko arazo bat badela, ziklikoki gerla eta gatazkaz, okupazio eta oldartzez josia baita historia hori. “Euskal arazoa” deitua ez […]
Oliber Foix Agerre ikertzaile baionarrarekin izan gara, eta Euskal Hirigune Elkargoaren eta bearnotarren fundazio agiriaren inguruan solastatu. Foix Euskal Hizkuntza eta Literaturako lizentziaduna da, eta, besteak beste, Jean Baptiste Daskonagerre politikari eta idazleari buruz ikertu […]