Atzo, uztailak 14, okupazioaren aurkako manifestazio bat egin zen Donibane Lohizunen. Deialdia U14 kolektiboak egin zuen, honako eslogan honekin:
“Asimilaziotik erresistentziara. Ez gira frantsesak!”. Gure Berriakeko lantalde bat bertan izan zen, eta hona hemen han grabaturiko irudiak:
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Asisko Urmenetaren ‘Amaiur! Libera State’ liburua aurkeztu zuten larunbatean Amaiurko Herriko Plazan, giro ezin hobean. Herriak ez dauka ahanzteko orain dela bortz mende han gertatua. Hona hemen ekitaldiari buruzko bideoa.
Mikel Erauskin, Zarautz Datorren urtean bostehun urte beteko dira gaztelar itsas espedizio batek munduari lehen aldiz bira eman zionetik. Hala errepikatuko digute etengabe Gaztelar Erresuma haren jarraipen naturala den Espainiar Erresumako instituzio guztiek. Edozein kasutan, […]
Denbora aurrera doa, baina gure herria nola doa, aurrera ala atzera? Hezkuntza sistemaz Esan duzu hezkuntza sistema dela nazio eta estatu baten muina, oso fin zaindu beharreko gauza bat, eta hiru nahasmen ditugula alor horretan. […]