“Jandako ogitartekoaren konparazioak ez digu balio. Etxea da konparazio egokia. Etxe hori zutik dago oraino, nahiz eta ez dugun guk manatzen bertan”.
urria 14, 2020gureberriakEneko BidegainIruzkinak desaktibatuta daude “Jandako ogitartekoaren konparazioak ez digu balio. Etxea da konparazio egokia. Etxe hori zutik dago oraino, nahiz eta ez dugun guk manatzen bertan”. sarreran
Bideo hau urriaren 3an Donapaleun Eneko Bidegainek emandako hitzaldi bat duzue, Kanaldudek grabaturikoa “1620 Lo(r)aldia” jardunaldian:
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Xabier Monasterio idazle eta itzultzaile bilbotarrak (1959) hiru hamarkadatik gora darama euskal letrei lotutako ekoizpenean. Narrazio, eleberri eta itzulpen lanengatik da ezaguna, besteak beste. Iparreko eleak. Ipar Euskal Herriko testu laginak (Testu Zaharrak, 2020) izan […]
Laurehun urte gaur. Paueko ediktu puta hori! 1620ko ediktuaren bidez, Frantziako Erresumak Nafarroa Beherea anexionatu zuen urte hartako urriaren 20an, Euskal Herriari gelditzen zitzaion azken zati subiranoa, bortxaz anexionatu ere. Horrekin, errematea eman nahi izan […]
Asko mintzo dira aspaldian elkarbizitzaz, ezberdinen arteko zubiaz, denok bakean bizi beharraz… Posible ikusten duzu? Horren atzean zer gordetzen da, edo, bestela esanda, noren intereseko ideiak dira? Erabakigarria dirudien kontzeptu bat landu duzu: zilegitasuna barruan […]