Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Denbora aurrera doa, baina gure herria nola doa, aurrera ala atzera? Hezkuntza sistemaz Esan duzu hezkuntza sistema dela nazio eta estatu baten muina, oso fin zaindu beharreko gauza bat, eta hiru nahasmen ditugula alor horretan. […]
Joxe Manuel Odriozola Bitxi samarra dirudi aukeratu dudan izenburuak, baina gure gaztetako testuinguruan ez bezala, gaur egungo gizarte-ezaugarririk nabarmenetakoa da morrontza ideologikoaren fenomenoa. Analfabetismo digitalaz asko hitz egiten da gaur egun eta gure belaunaldiak badaki […]