Gure Berriak Kanadan izan da, Unama’ki uhartean (Cape Breton-Nova Scotia), Jauzarreak eta Unama’ki Collegek antolatutako biltzar batean (Atlantiar Knekk Tepaw biltzarra). Han, Idoia Arana-Beobide zumaiarra aurkitu dugu, euskaldunon kulturaren eta lehen herrien kulturen arteko bitartekari lanetan.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Politikako lehen irakaspena, Gratien Adema ‘Zaldubi’-k bertsotan emanik Politikan, indarrak agintzen du, ez arrazoiak. Ez etorri arrazoia zuk duzula eta hau eta bestea. Arrazoia izatea ongi dago, noski; baina, politika kontuetan, arrazoia ez da nahikoa, […]
Bederatzi hamarkada pasatxo dituen emakumea amorratu egiten da hizketan ari dela hitz arrunt bat ateratzen ez zaionean, badakielako hori hainbeste urte bete izanaren ondorioetako bat dela. Harritzekoa da, ordea, zein erraz egiten dituen buruz kalkulu […]
“Iñaki Aginaga, el hombre que pensó la nación” liburua idatzi berri du Luis Mari Martinez Garate idazle iruindarrak, eta asteartean aurkeztuko du, urriak 3, Donostian, Okendoko kultur etxean, arratsaldeko 7etan. Liburua Nabarralde, Herrima eta Iturralde […]