Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Marian Arregi joan zaigu. Euskal kulturak bere altxorretako bat galdu du, baina haren lan eskerga gure artean gelditzen zaigu. Herriarekiko maitasunak bultzatuta, transmisioaren etena saihestuz, aurrekoengandik zetorkigun sokari eutsi zion. Eskerrik beroenak zor dizkiogu. Ez […]
Asisko, Hozta. Karikaturak ez du hutsetik asmatzen, baina denen bistan dagoen hori du parodiatzen. Ikusi egin behar da 1874ko karikatura grafikoa, Espainiako prentsa satirikoan agertua : horra Lehen Errepublika, neska galant baten plantan, frigiar txanoa […]
“Estatu-nazio” deitzen direnek argi dute “beren” lurraldea ezin dela zatitu, zatiketaren aukera ezin dela aipatu ere egin. Beraz, independentziaren gaiak “gizartea” zatitzen omen du. Menpekotasunak zatitzen ez balu bezala… Gertatzen dena da menperatzaileek “eskualdeak” ikusten […]