Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Oliber Foix Agerre ikertzaile baionarrarekin izan gara, eta Euskal Hirigune Elkargoaren eta bearnotarren fundazio agiriaren inguruan solastatu. Foix Euskal Hizkuntza eta Literaturako lizentziaduna da, eta, besteak beste, Jean Baptiste Daskonagerre politikari eta idazleari buruz ikertu […]
Martxan da, dagoeneko, Oihaneder Euskararen Etxea eta Gauekoak eragileen laguntzarekin, Aritz Ibarra marrazkilariaren eta Fernando Sánchez Aranaz idazlearen “Gasteiz 1200 – Defentsa amaigabea” eleberri grafikoa babesteko crowdfunding kanpaina. Lan hori argitaratzen lagundu nahi? Egin ekarpena […]
Iñaki Aginaga hil da, Euskal Herria askatzeko ideologia oso bat mamitu zuen gizona. Donostian hil da, jaio zen hirian bertan, 92 urte zituela. Aginagak Euskal Herria askatzeko ideologia eta politika landu eta garatu zituen, eta, […]