Letonia - Euskal Herria
Veronica Ramirezekin mintzatu gara, Rigako pub batean, Letonian.
Euskal herritarra da bera, edo hala uste genuen, behintzat, solasaldia hasi baino lehen. Euskal Herria 3 milioi biztanle inguruko Europako estatu bat da, Espainia eta Frantzia artean dagoena. 1991n lortu zuen inguratzen duten bi estatu horietatik bereiztea.
Apirileko gaia: EUSKALDUNON ARAZOAK NAHI DITUGU
Estatu propioa onarturik ez daukan herria, halabeharrez, besteen txotxongilo izatera behartua dago, eta berari ez dagozkion borroketan murgilduta gertatzen da maiz, ondorio larriekin gainera.
Hori da, tamalez, gaur egun daukagun arazoa. Okupatzen gaituzten estatuen barne eta kanpo arazoetan murgilduta gaude etengabe, guk horrela erabaki gabe. Sarritan, ataka batean gaude, zenbait aukeraren artean posizio bat hartzera behartuak, eta aldez aurretik edozein aukera hartuta ere guretzat txarra izango dela jakinda, hau da, beti galtzaile.
MARTXOKO GAIA: EMAKUME KOLONIZATUARENA
Emakumezko idazle hinduak kontatzen du nola, India ingelesen menpe zegoen hartan, neskatxa gazteari eskatu zioten —aktibismoaren izenean beti ere— administrazio kolonialeko agintaria hil zezan. Bhuvaneswari Bhaduri zuen izena 16 urteko neskatoak, eta askatasun nahiak mugiarazten zuen. Emakumea zen eta Bengaliarra. Birritan kolonizatua. Emakumezko idazle hinduak kontatzen du nola Bhuvaneswariri jasanezin egin zitzaion ideia, eta, nola, eskuzabaltasun eta herriarekiko amodio supremoaren izenean, bere buruaz beste egitea erabaki zuen neskatoak. Bere gorputzean bertan idatziko zuen mezua: “Emakume kolonizatua naiz. Erreparatu nire min bikoitzari. Erreparatu nire askatasun grinari. Nigan da emakume indiarra izatearen oinaze jasanezina”. Hamasei urteko neskatxak bere burua urkatu zuen aitaren etxean. Egun ilun hura ez zen edozein egun.


